Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

Salbamen-kontzientzia bizian altxatzen gara, sortze eta etorkizun dinamismoan historia izateko pasioak harturik. Gure jatorri eta ibilbideek graziaz eta itxaropenez eratutako oraina bihurtzen gaituzte. Errealitate bereziekiko inplikazio eta elkarrizketa gara, haien bizitza eta betetasun bilatze eta irriketan. Hitzez oldartuz, bokazio kontzientzietatik, existentzia aldarrikatzen dugu bere misterio, dinamismo eta promesean. Guztia azaleratzen ari den konplexutasun eta pluraltasunean gero eta murgilduago, askapen, adiskidetze eta betiereko elkartasun bideak zabaltzeko aukera egiten dugu.

Denbora izatearen sentimendu sakon batek zeharkaturik, uste onean eta nekaezin entzun nahi ditugu pertsonak, egoerak eta herriak, bai kreazio osoa ere, gordetzen dituzten intziri eta hitzak, Jainkoaren seme-alaben askatasunean hedatzeko irrikan. Mugikortasuna eta grina, existentzia bakoitza oinarritu eta bere potentzialtasun onenerantz bultzaberritzeko. Ez dadila ezer amaitu. Existentzialtasun inarrosle eta pozgarria. Guztia eusteko eta birsortzeko gai. Arretazko dei batez hasten dugu egunaren dohaina, zuregana, besteengana errotik irekitzeko asmotan, bortxatzen gaituen eta justiziarantz eta gehienen, guztien duintze aldera erakartzen gaituen misterio jardulerantz irekitzeko asmotan. Sortzaile, pentsamendu egile eta bihotzetik uztartuak nahi gaituen egunerokotasunean murgildurik.

Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, Itxaropen Profezia garenok fededun izateko askatasunean bizi izateko aukera aldarrikatzen dugu, Bakarraren baieztapen batengatik. “Izaki guztiak maite dituzu eta ez duzu zeuk egindako ezer gutxiesten; zerbaiti gorroto izan bazenio, ez baitzenukeen egingo. Nola iraungo luke zerbaitek, zuk gogoko izan ez bazenu? Zu bihozbera zara izaki guztiekin, zureak baitira, bizia maite duzun Jaun horrenak” (Jkd 11, 24-26). Fedeak askatasun-aukeran adierazten gaitu, eta harreman eta batasun dinamismoan. Ibilian goazen existentzialitate honek beherantz lantzen gaitu etengabe, hauskortasun eta pobreziarantz, harik eta bekatua eta umiliazioa nozitu arte. Hezurmamitze, hunkitze eta inplikatze prozesu etengabean sinesten dugu.

Eliztartasunak kreazioaren dinamismoan eraberritzen gaitu, alteritatearen misterio santuan sortuz eta burutuz. Seme bakarraren gorespen eta obedientzian pizten gaituen alteritatea, haren betetasunetik jasotzen ari baikara beste maitasun bati erantzuten dion maitasuna. Elizan, Espirituak sagaratu eta gidatu egiten gaitu iristen ari den erreinuaren presa-adierazpen izatera. Gizartean eta historian azaltzen gara mugimendu profetiko umil gisara, etorkizuna sortzeko asmoz, itxaropenaren eta maitasunaren ebanjelioa. Hautatze eta haraindikotasun kontzientzia dardaratia: doakotasun eta elkarrizketa eskuzabala, esanguratsu eta ezberdin den guztiarekin. “Zeruko zuen Aitak ez du nahi txiki hauetako inor galtzerik”. Ardura, erraiak eta pasioa, labur eta baliotsua dena behin betikoa bihurtzeko.

Mugimendu honen jatorrian gizon-emakumeak ditugu, Izpirituak Jainkoaren nahia entzun eta konbertitzera gidaturik sentitzen diren gizon-emakumeak, Kristo Jesusen pertsonari eta ebanjelioari jarraiki, gaur egun historikoaren obedientzian. “Egiaz, berri ona hots egiten dudala-eta ezin naiz harrotu; ezinbesteko eginbehartzat jotzen baitut hori, eta errukarria ni, berri ona hots egingo ez banu” (1Ko 9, 16). 90ko hamarkadako lehen urteetan hasitako guneak, beti ere pertsona bakoitzaren singulartasunak erabakitako aukerari erreparatuz, aurrera egin du dinamika eragin-trukatzaile eta biltzar-bidezkoan, eliz hautabidean. Talde hura, definitu eta egituratzen duten Estatutuetatik, Fededun Elkarte Publiko gisa eratu eta onartu zen 2007an Iruñea eta Tuterako elizbarrutian, Fernando Sebastianen eskutik. Geroago Gasteiz eta Bilboko elizbarrutietan aitortu dute. Elizaren bereizmenean ezagutzen dugu Izpirituak historiara bultzatu gaituen grazia. Gure bizikizuna bizi dugu lurreko jende xumearen oinatzetan, fededunekin –garai guztietako gizon eta emakumeekin– elkartasunean, hats ematen eta eutsi egiten baitigute zeru berri baten eta lur berri baten itxaropenean.

Pobre eta Umil Eliz Bokazioan, Itxaropen Profeziaizeneko Fededun Elkarte Publikoa eliz erakunde juridiko bakar gisa eratuta dago, hiru bizitza modu eta aukerarekin: komunitateetan gorpuzturiko ibiltaritza aktiboan segitzea; Elizaren sakontasun otoizlariaren aukeran segitzea, erreinuaren trantze erregutzailean diharduten eliz tokien moduko pertsona eta komunitateetan lekukotasuna emanez; era laikoan segitzea, ezkondu, ezkongabe eta ezkongaiak, beren bizitokian bertan edo komunitatean, testuinguru eta egoera berezkoetatik egitasmo eta alternatiba gisa eratzen dira, eta autonomia eta sormen bereizgarria eskatzen dute. Eliza bakarra gara karisma aniztasunean. Eliz bokazioa izateko grazia jatorrizko eta fundatzailetik, segitzeko modu bakoitzari eginiko harrera erradikalean bereizten eta sortzen da taldearen mugimendu profetiko historiko osoa.

Anaitasunezko bizitza segimenduaren gune fundatzaile eta dinamizatzailea da, eta elkartearen zeregina. Aukera laikoa, gozagarri dituen askatasun eta autonomian, komunitatearen bizitasun, emankortasun eta grazian sustraitzen da, eliz gorpuztasun eta ikusgarritasun gisara. Existentzia eta bizi proiektu bakoitza historian eta Elizan sortzen da Eliza osoa pertsonalizatzeko xedez. Bokazioak nortasun existentzial fundatzaile karismatikoak sortzen ditu gure baitatik. Bokazio dentsitate horrek eliz lurrak eskatzen ditu, altzo eta erreferentzia eratzaile izatera irits daitezen. Komunitate bakoitzak eklesialitate irekia sorrarazi eta bizkortzeko egitekoa dauka, ezberdina elkargune batera integratuko dituena, historiako bizidun eta sortuberriekin harremanetan. Halaber, bizi lekuan azaltzen da doakotasunari, inplikatzeari eta errealitateekiko elkarrizketari esker, errealitate horiek egiten baikaituzte hurbiltasun uztartzaile eta Jainkoaren herriaren eratzaile, bizitza eta salbamen bila historia zeharkatzen duen herria. Bereizi eta ebanjelizatu egiten duen ibiltaritza batean, elkartearen barruan interakzio emankor eta dinamizatzailea faboratzen da. Topaketa eta bidalketek, proiektu eta foroek, harreman bihotzekoek komunio mugimendu eta aktibatze bizia sortzen dute.