Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

Pobre eta Umil Eliz Bokazioan taldea eliz errealitate instituzionaletan sustraitua da, haiekin komunioa eta elkarrizketa izan nahian. Ohikoa zaigun ebanjelio segimenduaren hitzetik eta ibilbidetik, pozez eta konfiantzaz esku hartzen dugu gure Jainkoaren Herri izatea historian osatzen duten eliz errealitate historikoetan ebanjelioak izaten dituen “borroka latzetan”. Katekesi dinamiketan, helduen ebanjelizazioan, parrokietako eta elizbarrutietako erakundeetan presente gaude. Alteritate eta osagarritasun bihurtzen gaituzten egitasmo eta orientabide pastoral humanitarioetan esku hartzen dugu. Ikastetxeetako erantzukizun pastoralak geureganatzen ditugu. Halaber, integrazioaren eta elkarrizketaren aukera egiten dugu, pluraltasunari ireki eta hura integratzera bultzatzen gaituzten erakunde eta sareekin. Singulartasunak alteritatea eskatzen du, horrek egiten baikaitu gizatiar denaren aberastasun eta ahalmenen entzule eta hartzaile. Misterioaren presentzia antzematen dugu, azaltzen den eta badatorrenaren eskuzabaltasun gainezkakoan oldarka sartzen.