Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

“Beti Gizartean” Fundazioa, Gasteizen kokatua, giza zaurgarritasun eta hauskortasun errealitateen entzuketatik sortzen da. Egoera horiek ezkutatzen duten indar dei-egile eta ekintzailea bere egiten duen gizarte mugimendu bat sustatzen du. Gizateria solidario, iraunkor, etorkizun eta zentzu sortzaile baten eraikuntzan esku hartzeko borondate deliberatu gisa azaltzen da. Hiru gizarte arlotan jarduten du nagusiki:

· Bizitzaren zaintza (haurrak, gazteria eta hirugarren adinekoak).
· Gizarteratzea eta laneratzea
· Buruko osasunaren arloa.

Etorkizun duintzaile eta solidario baten bideragarritasunaz konpromisoa duten instantzia, mugimendu eta erakunde guztiekin elkarrizketa soziala sortze aldera lan egiten du.

Urteotan, gizarteratze eta laneratze enpresak sortuz, lagundu, sostengua eman eta erabateko gaitasuna eman nahi die hondatze sozial, pertsonal eta familiarraren arrisku larrian dauden gizon eta emakumeei.

Aberastasun sortzaile izango diren enpresak sortzeko asmoa bultzatzen dugu, inbertsio gizarteratzaile eta askatzailea egiteko aukera emango baitute. Dimentsio sozialak ekonomi potentzial baliotsua metatzen du, eta horrek merkatuaren aitortza eskatzen du, eta praktika politiko zuzenak. Gizarte-lanak duintasuna eta errentabilitatea dakartza, eta horiek kotizazio eta ordaintze bidezkoak eskatzen dituzte. Kaudimen eta gaikuntza ekonomikoa dituen gizarte-lana sustatzen dugu, administrazio eta erakunde publiko zein pribatuen subsidiario diren zerbitzuen egonkortasun eta ziurtasun faltaren alternatiba gisa.

Giza errealitaterik kritikoenetako batekin ari gara lanean, buruko osasunaren arloan, pertsonaren eta gizartearen ulertze eta gauzatzeari erasaten dion muga-mugako esparru batean. Jarrera eta ekimen gizarte-birgaitzaileak ager daitezen eskatzen du, burujabetza eta komunitate integrazio handiagoa lortzeko aukera ematen duten baliabide eta potentzialtasun pertsonalak aktibatuz. Buruko Osasuneko Komunitate Esku-hartze zentro batzuk kudeatzen ditugu, Herri Administrazioarekin elkarlanean.

Buruko osasunaren arloan gizarte eta hezkuntza ardurak dituzten pertsonei jarrera, ezagutza eta baliabideak eman beharraz ziur, “Beti Gizartean” Fundazioak, UNED eta Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, estatu mailako ikastaroak zuzendu eta antolatzen ditu, Buruko Komunitate-osasunaren arloan adituak prestatzeko. Aurrerantzean ere, hain antzinako eta hain gizatiar den arazo honekin jarraitzeko beharra eta komenigarritasuna sentitzen dugu, sormen eta gaitasun gizatiartzaileak eta benetan berritzaileak eskatzen baitigu.