Pobre eta Umil Eliz Bokazioan,
Itxaropen Profezia

“Itxaropen Gune” Elkartea Iruñean sortu zen, eta emigrazioaren arloan hedatzen du bere jardun askatzailea, emakumeen errehabilitazio pertsonal, sozial eta laboralean nagusiki; izan ere, beren duintasuna eta biziaren zentzua ukatzen dizkieten zapalkuntza eta apalkuntza leku eta lantegietatik etorritako emakumeak dira. Gure lana harreran, ulertzean eta kontzientziazioan datza. Gizarte errehabilitazioan biltzen ditugu gure indarrak, hezkuntza planteamendu integral batetik. Lanerako trebakuntza enpresak sortzen ditugu, laguntza eta jarraipen pertsonalizatua bermatuz. Errehabilitazioan, edozein urratsek arreta eta jakinduria eskatzen du, baita sustraitzen eta lotzen duen espazio bat ere. Gero eta gehiago barneratu nahi dugu, hurbiltasun, errai eta lan-trebetasun gero eta handiagoz deitzen gaituzten existentzia horien duintze bidean. Haien lantoki eta harreman-munduetara hurbiltzen gara, askapenaren eta itxaropenaren bidezidorretatik elkarrekin abiatzeko asmoz.